XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Altxorra aurkitzeko zorian zaude oihu egiten dio ahots honek, eta altxorrarekin lortu nahi dituzun ondasunak zure eskutan daude.

Remordimenduaren ziriak, zurikatzaileek gaiztatzen zintuztenean premiatu balizute, orain haizto hauek gorputzean sartzen zaizkizun bezala urratu bazintuzte, ez zenuke inolako diru arazorik izango eta zure kutxek gainezka egingo lukete, eta zure gaiztakeriak konpontzearren jasaten ari zaren larrialdiak ez zenituzke ezagutuko.

Jarria aurrera, Rodrigo, zure harrotasuna eta indarrak bakarrik utzi zaituztela ez dezala inork esan; gelditzen zaizkizun bi bertute bakarrak dira; jarri itzazu lanean, ez zaude amaieratik urruti.

Rodrigok, azkenean, argitasun izpi bat nabaritzen du, bidea zabaldu egiten da ia ohartzerik gabe, haiztoak desagertu egiten dira eta heizazuloaren sarreran aurkitzen du bere burua; ibai azkar bat eskeintzen zaio han, eta ez dauka bertan sartzeko aukera besterik, ez bait dago beste irteerarik bere aurrean.

Txalupa arin bat dago han prest eta Rodrigo bertan sartzen da.

Lasaitasun une batek bere gaitz guztiak arintzen ditu, ibaia igali zuhaitzik ederrenez inguraturik dago; laranjak, mahatsak, pikuak, melokotoiak, kokoak eta pinak bere begien aurrean zintzilik daude, bere gustuko jakiak eskeiniz; erregek bere gosea asetzen du eta, bitartean, zuhaitz igalitsu haien adar batetik bestera dabiltzan milaka txori ezberdinen kantu zoragarriaz gozatzen ari da.